About Barriken iturria

Fountains, Historic, Cultural, Urban Environment, Monuments And Memorials, Interesting Places, Monuments

Barriken iturria Gipuzkoako Azkoitia udalerrian dagoen iturri neoklasiko bat da. Azkoitiko Alde Zaharran eta Urola ibaiaren ertzean dago, Jesusen Bihotza Agurgarriaren plazan eta Idiakez dorrea edo Etxe Beltz jauregia eta Andre Mariaren Jasokundearen elizaren alboan. Balio handiko multzo monumentala osatzen dute hiru elementuek. Egun, Barriken Iturria Azkoitiko sinboloetako bat da.

Bloke kubiko bat du, kareharri grisez egina, eta 1831ko data du erdian (urte horretan egin zuten iturria), eta barrika bat du alde bakoitzean. Handik irteten da ura, eta aska angeluzuzen batera biltzen. Zutabe baten danborra ageri da bloke horren gainean, eta lorontzi neoklasiko handi bat gainean.

Source From: Wikipedia
Gipuzkoa, Euskadi, España, 20720

Nearest places in Barriken iturria