About Kale Nagusiko 15. zenbakiko etxea (Orio)

Historic Architecture, Architecture, Interesting Places, Other Buildings And Structures

Kale Nagusiko 15. zenbakiko etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Kale Nagusia kaleko 15. zenbakian. Pilliku plazan dago, Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroaren alboan eta Uzkun etxearen parean.

Orube edo lote bakarreko etxea da, hiru solairuduna, eta alboko antez itxitako fatxadaduna. Beheko solairua harlanduzkoa da, eta bi ate eta bi leiho ditu. Ate batek, gurdiena, erdi puntuko arkua dauka, beste ateak, oinezkoena, ateburu landua dauka. Gurdien atearen gainean, armarri gisa arrano txiki baten taila bat dago.

Source From: Wikipedia
15, Gipuzkoa, Euskadi, España, 20810

Nearest places in Kale Nagusiko 15. zenbakiko etxea (Orio)