About Elkanoren omenezko monumentua

Historic Architecture, Architecture, Interesting Places, Other Buildings And Structures

Elkanoren omenezko monumentua Gipuzkoako Getaria udalerrian dagoen monumentu bat da. Zarauztik etorri eta herrigunearen sarreran dago, Gudarien enparantzan, eta Getariako pilotalekua eta Aldamar dorretxearen alboan. XVII. mendeko Getariako harresien itsas fronteko gotorlekua zenaren gainean altxatu zen.

1922an Joan Sebastian Elkano getariar itsasgizonak burututako Munduaren lehen itzulinguruaren 4. mendeurrena zenez, bere omenezko monumentu hau eraiki zen. Palentziako Victorio Macho eskulturgileak garai hartan modan zegoen Art Déco estiloan diseinatu zuen.

Source From: Wikipedia
Gipuzkoa, Euskadi, España, 20808

Nearest places in Elkanoren omenezko monumentua