About San Martin baseliza (Askizu)

Religion, Churches, Interesting Places, Catholic Churches

San Martin baseliza edo Askizuko San Martin baseliza Gipuzkoako Getaria udalerriko Askizu auzoan dagoen baseliza bat da. Mahastiz inguratua dago, Urola ibaiaren bokalea ikusgai dagoen mendi kasko batean, Zumaia eta Getaria artean. Bertatik Kostaldeko Done Jakue bidea igarotzen da.

Gipuzkoako baserri edo landa giroko eraikin gotiko garrantzitsuenetakoa da, lurralde guztian estilo honetan eraiki zen lehenbiziko eraikina izan zelarik.

Tenpluaren hormaburuan jatorrizko elizaren absidearen aztarnak oraindik ikusgai daud, bertan antzinako gotiko estiloko lehiate geminatuak daude.

Source From: Wikipedia
1, Askizu Auzoa, Gipuzkoa, Euskadi, España, 20808

Nearest places in San Martin baseliza (Askizu)